Gipuzkoa plaza eta Haizearen Orrazia itxiko dituzte bihar
Woody Allenen filmaren grabaketa bat dela-eta hainbat mozketa egingo dituzte bihar. 7:00etatik 15:00etara ibilgailuentzat itxita egongo da Gipuzkoa plaza. Ondorioz, plazan geldialdia egiten duten Dbuseko autobusen geltokiak lekualdatuko dituzte. Aldi berean, Bengoetxea, Legazpi eta Andia (Garibai-Okendo tartean) kaleetan ere trafiko mozketak izango dira.
Bertan egongo diren teknikariek emango dituzte oinezkoentzako eta trafikoarentzako argibideak eta zirkulazio-aukerak.
Arratsaldean, aldiz, 16:00etatik 20:00etara, Haizearen Orrazia itxiko dute.
Gipuzkoa plazako geltokien lekualdaketak
16-IGELDO, 18-SEMINARIOA ETA 19-AIETE-BERA BERA:
Okendo kalean egingo dute geldialdia (behin-behineko zutoin batean Okendo 3an), eta Bulebarretik eta Hernani kaletik ohiko ibilbideekin jarraituko dute.
Gipuzkoa Plazako geltokia kenduko da eta Okendo 3ra eramango da.
14-BIDEBIETA:
Zurriolatik joango da, Bulebarra (jaisteko geldialdia egingo du Bulebarreko 3.ean), Hernani eta Askatasunaren Hiribidetik jarraituko du Askatasunaren Hiribidea 7ko geltokira iristeko (hasierako geltokia).
Colón geltokia Kursaalera eramango da. Askatasunaren Hiribidea 6 eta Gipuzkoa Plaza geltokiak Askatasunaren Hiribidea 7ra lekualdatuko dira.
37-RODIL-ZORROAGA:
Zurriolatik Bulebarrera joango da, Hernani eta Askatasunaren Hiribidea.
Gipuzkoa Plazako geltokia Askatasunaren Hiribidea 7ra lekualdatuko da.