Txantxarreka, Kijera eta Letaman gaztetxeak lotuko ditu Bizifestak
Aingura kofradiak iaz bota zuen aingura azken aldiz, bost urteren ostean. Baina ontziaren lema hartu dute Eskandalosa, Ubarroiak eta Traganarrua kofradiek eta Aste Nagusi Pirataren baitan Aingurak antolatzen zuen Bizifesta ekimenak jarraipena izango du aurten. Txantxarreka, Kijera eta Letaman gaztetxeak elkartuko ditu ibilbideak, abuztuaren 15ean. Bidean Flamenkan eta Kursaalean ere egingo dituzte geldialdiak. Festa eta bizikletak baliatuko dituzte beste behin ere Aste Nagusia Flamenkatik hiri guztira zabaltzeko.
Arratsaldeko 17:0etan abiatuko da Bizifesta Txantxarrekan, Nerea Azkonaren harpa emanaldiarekin. Flamenka gunean izango da lehen geldialdia eta bertan jolasak egingo dituzte 18:30etan. Kijera gaztetxetik pasako da gero Bizifesta eta gaztetxean bisita gidatua egingo dute, 19:30etan. Hurrengo geldialdia Kursaalean izango da, eta ekintza sorpresa bat antolatu dute, 20:45ean. 21:30etan helduko da Bizifesta Letaman gaztetxera eta bertan emango diote amaiera, afariarekin eta Silicies Grizzlies taldearekin kontzertuarekin.