Elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak, azken eraso sexista gaitzesteko
18 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, emakume adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Atzo jaso zuen Ertzaintzak salaketa, eta ikerketa bat abiatu zuten gertatutakoa ezagutzeko. Handik gutxira atxilotu zuten erasotzailea, eta, orain, Poliziaren esku dago, epailearen aurrean deklaratu bitartean.
Donostiako Asanblada Feministak elkarretaratzera deitu du biharko, erasoa salatu eta gaitzesteko. Protesta Bulebarrean izango da, 19:00etan.
EZ DUZUE EZER ULERTU
— Donostiako Feministak (@DFeministak) August 6, 2019
Nahi dugunarekin, nahi dugunean eta nahi dugun moduan.
Gure gorputza gurea da, ez gara inorenak!
Autodefentsa feministaz armatuta gaude eta borrokan jarraituko dugu emakume* guztiok libre izan arte!
BIHAR ABUZTUAK 7, 19:00etan BULEBARREAN
ELKARRETARATZEA! pic.twitter.com/xyS228mr6Z