11/13 Makroepaiketaren inguruko hitzaldi informatiboa egingo dute bihar
11/13 Makroepaiketaren inguruko hitzaldi informatiboa egingo dute Txantxarreka Gaztetxean, bihar, 19:30etan. Jaione Karrerak eta Ibon Meñikak Jon Enparantza auzokide auzipetuaren kasua azalduko dute.
Abuztuaren 16an, halaber, mobilizazioa egingo dute Gaskuña Plazan, iluntzeko 19:00etan.
Beste 46 euskal herritarrekin batera 11/13 makro-epaiketarekin auzipetuta dago Enparantza. Datorren irailaren 16an hasiko da epaiketa. 2014ko urtarrilean atxilotu zuten eta bakartuta eduki zuten bi urtez, 2016an bermea ordainduta askatu zuten arte. 14 urteko espetxe zigorra eskatzen dute berarentzat.