Porrontxo jaietako pilota eta pala txapelketan izena emateko aukera zabalik da
Irailaren 12tik 15era bitartean izango dira aurtengo Egiako jaiak, Porrontxo jaiak, hain zuzen. Aurtengo kartelaren irudia, Laura Esteve Egiako margolariak egindako arte lan bat da.
Aurretik, pala eta pilota txapelketa egingo dituzte, eta izena emateko epea irekita dago. Interesa dutenek Koskorrio tabernan, Kata tabernan eta palapilotaporrontxoak@gmail.com helbidean eman dezakete izena, abuztuaren 18a baino lehen.
Aurten, bi modalitateetan (palan eta pilotan), emakumeen, gizonen eta txapelketa mistoa egingo dituzte. Partidak abuztuaren 26an hasiko dira, eta Porrontxo jaietan amaitu, orduan jokatuko baitira finalak.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez partidak astelehenetik ostiralera jokatuko dira, Egiako frontoian, 17:00etatik 20:00etara.