Aste Nagusi Pirataren egitaraua, egunez egun
Donostiako Piratek prest dituzte txalekoak, zapiak, edalontzi berrerabilgarriak, eta festarako gogoa. 19:30ean lehertuko da jaia kaian, txupina pizterakoan. Auzoz auzo, kofradia guztietako piratak batzen joango den kalejira abiatuko dute arratsaldeko lehen partean, eta 19:15ean, ongi etorria egingo diete Ezkila eta Mattiri kaian, txalupan iritsiko baitira, urtero bezala. Gaurtik hasi eta abuztuaren 18ra arte iraungo du Aste Nagusi Piratak. Datorren igandean amaituko dituzte jaiak, ohiko Irrikitaldiarekin.
Egitarau oparoa prestatu dute Donostiako Piratek, eta honako estekan dago ikusgai. Bestalde, piraten wegunean egitaraua egunez egun kontsultatzeko aukera dago. Kofradia bakoitzak prestatu duen egitarauak ere jaso ditugu gure webgunean, baita egun bakoitzeko egitarauak ere.