2019ko Aste Nagusia: egitarau osoa
Donostiako Udalak prestatutako Aste Nagusiko egitarau zabalak, adin guztietako pertsonentzat eskainitako jarduerak bildu ditu.
Ordu gutxi barru hasiko da Aste Nagusia. Gaurtik hasita, datorren larunbata arte, hilaren 17ra arte, jai giroan murgilduko da hiria. Alderdi Ederren egin ohi den kanoikadak piztuko du festa gaur arratsaldean (19:00etan), eta, aurten, Realeko Nahikari Garcia eta Nuria Mendoza futbolariak, eta Maider Altuna hockey jokalaria izango dira protagonistak, beraiek kantatuko baitute ‘Artillero’.
Donostiako Udalak prestatutako egitarau zabalak, adin guztietako pertsonentzat eskainitako jarduerak jasoko ditu, eta hiriko hainbat gune hartuko ditu. 19:00etan egingo duten kanoikadarekin hasiko dira jaiak, baina goizean goiz hasi dira jarduerak. Hona hemen abuztuaren 10eko egitarau osoa:
Egitarau osoa honako estekan kontsultatu daiteke: Aste Nagusiko egitaraua. Bestalde, udalak prestatutako egitaraua egunez egun kontsultatzeko aukera eskaintzen du Aste Nagusiko wegbuneak.