Kolorez busti dira gazteak Aste Nagusi Holi Fest ekitaldian
Kanoikada amaitu ostean kamiseta zuriak eta kolorezko hautsak banatu dituzte gaztetxoen artean eta kalea erabat koloreztatu da. Ohian Vega DJ-ak musikarekin girotu du ekitaldia Ainhoa Larrañaga eta Nerea Mazo aktoreekin batera.
Hernani kalea eta Bulebarra elkartzen diren iskina jendez bete da, eta kolorez blai amaitu dute ikusleek Indiatik datorren ospakizunean parte hartu ostean.