Aste Nagusiko egitarauak: abuztuak 11, igandea
Euria dela eta, Aste Nagusiaren bigarren egunerako antolatutako hainbat jardueratan aldaketak iragarri dituzte antolatzaileek. Gaurko egitarauak jaso ditugu
Euritsu esnatu da Aste Nagusiko bigarren eguna, abuztuaren 11, eta horren ondorioz, antolatutako hainbat jardueratan aldaketak iragarri dituzte antolatzaileek; esaterako, Donostiako Piratek Urgullen egin ohi duten Erromeria Eguna kaiko Kaimingaitxo plazako jai gunean egingo dutela jakinarazi dute, eta antolatutako jarduerak mantentzeko asmoa dutela. Pirata Bihurrien kofradiak antolatutako egunean, zirku tailerra egingo dute 13:00etan, eta ondoren, 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute.
Era berean, Intxaurrondoko Traganarrua kofradiak Estankea abordatu! jarduera antolatu du Bernat Etxepare plazan. 12:30ean hasiko dira “estankea apaintzen”, eta 17:00etan abordatuko dute auzoko estankea.
Donostiako Udalak ere egitarau zabala antolatu du gaurko. 9:30ean hasi da lehen jarduera, eta Nautikoko terrazan itsas hondoaren garbiketa eta urpekaritza bataioak egin dituzte, Itsas-zaborra out lelopean. Gaur hainbat jarduera egongo dira hiriko hainbat auzotan, adibidez, Aste Nagusiko VI. Goitibehera jaitsiera egingo dute Zuatzuko Markotegi bidean. Eguna Saguesko kontzertuekin amaituko da, eta gaur Esne Beltza eta Huntza musika taldeak izango dira protagonista. Kontzertuak egongo diren zortzi gauetatik euskaraz abesten duten bi talde bakarrak izango dira horiek, Bagera euskaltzaleen elkarteak salatu duenez.
Hona hemen gaurko egitarauak:
Egitarau oparoa prestatu dute Donostiako Piratek Aste Nagusi Piratarako. Egun bakoitzeko programak jaso ditugu, egunez egun. Bestalde, Donostiako Udala prestatutako egitaraua egunez egun kontsultatzeko aukera eskaintzen du Aste Nagusiko wegbuneak.