Bizikleta eta patinete gainean kaleak hartu ditu Jaigiro martxak
Berrogei bat hiritar elkartu dira gaur goizean Saguesen Jaigiro martxaren ohiko ibilbidea egiteko. Lehenago, Nordick Walking taldearekin batera beroketa lanak egin dituzte, eta Aste nagusiko bosgarren zeharkaldira abiatu dira ondoren Nordick Walking taldekoak. Euriari aurre eginez, musikarekin abiatu dira hainbat haur eta heldu txirrinda eta patinete gainean.
Donostiroller-eko kideak izan dira martxa Donostiako errepidetatik zehar gidatu dutenak. Ibilbidea Saguesen hasi eta amaitu da, eta Zurriolako pasealekutik, Antigua auzotik eta Erdigunetik ere igaro da. Familia ugari bildu ditu Jaigiro martxak euritsua izan den Aste Nagusiko bigarren egunean.
Donostiroller taldea 2009. urtean sortutako Donostiako irristalarien elkartea da. Irristaketan jarduten zuten lagun talde batetik sortu zen elkartea, eta ordutik, hainbat ekintza antolatu eta beste hainbat lasterketetan hartu dute parte.