Donostiako Piratek Karramarro Uhartea irrati saioa estreinatu dute
Donostiako Piraten Aste Nagusiarekin bat egiten duen irrati saioa da Karramarro Uhartea. Kofradia desberdinetako hainbat lagun elkartu dira Letaman Gaztetxean, umorez jositako hainbat berri eta atal eskaintzeko. Guztira zazpi atal grabatuko dituzte eta hainbat gonbidatu igaroko dira mikrofonoetatik.
Lehen saioa jada ikusgai eta entzungai dago Youtube eta iVoox plataformetan. Erik Urbietak eta Martin Larreak aurkeztu dute lehenengo atala, eta Jokin de Miguel eta Nerea Ramirez izan dira kolaboratzaileak.
Hona hemen Karramarro Uharteko lehenengo saioaren bideoa: