Intxaurrondoko estankea abordatu dute Donostiako Piratek
Aurten ere Traganarruek eta Donostiako Piratek Estankea Abordatu eguna ospatu dute. Kofradia desberdinetatik kide ugari gerturatu dira Bernat Etxepare plazan Traganarruek prestatutako ekitaldira; zehazki, 60 bat pirata elkartu dira auzolanean antolatutako bazkarian. Bazkal ostean musean eta bingoan aritu dira, puzgarriak hartu eta estankea abordatu aurretik.
Estankeko ohiko talde argazkian, gaztetxeen eta gune autogestionatuen aldarria egin dute. Aurtengo txupinazoan Traganarruei egokitu zaie Ezkila kapitainaren figura, eta Mattiren pertsonaia Donostiako gaztetxeek ordezkatu dute. Era honetan, gaztetxeen eta gune autogestionatuak ekarri dituzte gogora ere Estankea Abordatu egunean.