Aste Nagusiko egitarauak: abuztuak 13, asteartea
Ateri esnatu da Aste Nagusiko laugarren eguna. Euskalmeten iragarpenaren arabera, hala ere, goizaldean zerua hodeitsu egongo da, eta euri txikia egin dezake, “batez ere ekialdean”. Goizak aurrera egin ahal hodeiak gutxitu egingo dira, eta tenperatura maximoak gutxi igoko dira.
Gaur Groseko Piratak izango dira goiztiarrenak, izan ere, Gros Pirata Eguna hasi dute 10:30an. Zurriola hondartzan haurrekin jokuak egingo dituzte Ubarroiek, eta 12:30ean trikipoteoa egingo dute bazkalordura arte. Arratsaldean elektrotxarangarekin kalejira egingo dute, eta gauean, Zipotz Jaietan egin bezala, egunari amaiera emateko festa bat zuten antolatuta Zabaleta kalean. Hala ere, Groseko Piratek sare sozialetan zabaldutako ohar baten arabera, Donostiako Udalak ez die festa egiteko baimenik eman. Hala ere, 20:00etan Zabaleta kalera joateko deia egin dute.
Ezkila kapitainak, Mattik eta kofradietako hainbat piratak gaur egingo dute ohiko bisita ospitalera, “hango umeei ere Aste Nagusia eramateko”. Gauean, Nizuri Tazuneri, Tribade eta Shotta taldeak izango dira Flamenkan.
Udalaren egitarauan nabarmentzekoa da 19:00etan hasiko diren 71. Antiguako Pirola Txapelketaren finalerdiak daude. Jendeak parte hartzeko, Clara Campoamor plazan Forjaketarako erakuste-tailerra egingo dute, 11:30etik 13:30era, eta 17:30etik 19:30era. Konstituzio plazako oholtzan Gero Axular Dantza taldeak dantza erakustaldia egingo du Konstituzio plazako oholtzan, eta Lola Indigo dance-trap funk musika taldea izango da Saguesen.