Haurrak izan dira garaile Bizikleta festan
Urtero bezala, Bizkleta festa antolatu dute Bulebarrean. 5 eta 10 urte artean dituzten haurrak izan dira protagonista gaur arratsaldean, eta gogotsu hartu dituzte haien txirrindak.
300 bat haurrek hartu dute parte eta Bulebarreko errepidearen distantzia egin dute bizikleta gainean. Adinaren araberako hiru talde desberdinetan banatu dituzte.
Amaieran, sariak banatu dituzte ibilbidean parte hartu duten gaztetxo guztien artean, eta hiru bizikleta zozkatu dituzte parte hartzaileen artean.