Turistifikazioaren "zapalkuntza" salatzeko mobilizazioa egingo du Hotel+Ez taldeak
Hotel+Ez plataformak mobilizazio bat egingo du ostiralean “Donostiako Aste Nagusiaren baitan turistifikazioak sortzen duen agobioari erantzuteko”. Udaletxe parean bilduko dira, 17:00etan, udal gobernuak turistifikazioaren indartzean parte hartu duela uste dutelako, eta Parte Zaharrean barrena ibiliko den protestara batzeko deia egin diete herritarrei.
Mobilizazioa Turismoak hiltzen gaitu! lelopean egingo dutela azaldu dute Hotel+Ez-eko kideek, turismoak Parte Zaharrean bizitzea bera “erresistentzian” bizitzera bilakatu duela argudiatuz: “Hotelek eta antzeko egiturek sortzen duten mundu ereduak bertakoak zapaldu, kaleratu, kolonizatu, eta geratzen direnak giro itogarrian uzten ditu”.