Zurriolako hondartza hartu dute haurrek
Donostiako Piraten zapi beltza lepoan lotu eta Zurriola hondartzako hondar eta uretan aritu dira pirata txikienak jolasean. 10:30etan iritsi dira zenbait Ubarroi eta familia, haurrekin batera Albardatzera! izeneko jokoetan parte hartzera.
Gros Pirata egunari hasiera emateko antolatu dituzte jolasak Ubarroiak kofradiako kideek. Jokoetan piraten tematika erabili dute, eta tripulante moduan, Groseko kofradiako zenbait lagunek bideratu dituzte jolasak. Albardatzera! ondoren, festa giroan hondartzatik atera dira trikipoteoan eta Txofre plazan bazkaria egin dute. 18:00tan musika izango da nagusi Groseko kaleetan zehar elektrotxarangarekin.
Egunari amaiera emateko, Zabaleta kalean egin behar zuten festa. Donostiako Udalak ordea, festarako baimena ezeztatu die, eta 20:00tan Zabaleta kalera joateko deia egin dute Ubarroiek.