Amarara ere iritsi da aurtengo Aste Nagusia
Aste Nagusia beste auzoetara ere zabaldu nahi izan dute aurten Donostiako Udaletxetik. Horregatik, esku pilota eta saskibaloi festa antolatu dute Amara auzoko Aitzol parkean, gaur goizean. 6 eta 10 adin arteko haurrak pozik aritu dira plazako frontoi eta saskibaloi zelaietan jokatzen.
Jaurtiketa-jokak, oztopoak eta hiruko jaurtiketa lehiaketak egin dituzte saskibaloi festan. Esku pilotan berriz, taldekako partidak jokatu eta barrene jokoan aritu dira. Gainera, txikienak lehen aldiz jokatu dute esku pilotan, gurasoen laguntzarekin pilota batekin jokatzen aritu baitira.
Gaur arratsalderako eta datozen egunetarako ere, zenbait ekintza antolatuko dituzte Amaran. Aitzol parkean izango dira programatutako gehienak, eta joko erraldoiak, haurrentzako eskrima edota herri dantzak egongo dira.