Aste Nagusiko egitarauak: abuztuak 14, asteazkena
Donostiako Piratek Kofradien eguna ospatu behar zuten gaur, baina azken 24 orduan gertatu diren eraso sexistak direla eta, gaurko egitaraua bertan behera uztea erabaki dute.
Eguraldia: Goizean giro eguzkitsua nagusituko da, baina erdi-mailako hodei edo goi-hodeiren bat ikusiko dugu. Arratsaldeak aurrera egitearekin batera haizeak ipar-mendebaldera egingo du, eta tenperaturaren igoera oztopatuko du. Arratsaldearen amaieran behe-hodeiak sartzen hasiko dira eta gauean zerua estalita geratuko da; orduan euri apur bat egin dezake. Tenperatura maximoa: 25 ºC.
Jaiak:
Donostiako Piratek Kofradien eguna ospatu behar zuten gaur, baina azken 24 orduan gertatu diren eraso sexistak direla eta, gaurko egitaraua bertan behera uztea erabaki dute.
Donostiako Udalaren Aste Nagusiko egitaraua Amara Berrira ere zabalduko da gaur. Goizean kirol festa egingo dute Aitzol parkean. Saguesen Sole Gimenez pop abeslaria ariko da, eta Ondarretan ‘Mamma Mia’ filma emango dute.