Bihar izango da Woody Allenen azken grabaketa eguna Donostian
Ia bi hilabeteren ostean bere film berriaren grabaketaren azken eguna izango du biharkoa Woody Allenek Donostian. Miramar Jauregian izango da filmaketa. Udalak adierazi duenez 9:00etatik 12:00etara ezin izango da parkera sartu. Gainera, Mirakontxako 30-48 zenbakien arteko aparkalekuak okupatuak egongo dira.
Mediapro Studio ekoiztetxeak jakinarazi duenez grabaketan erabilitako jantziak eta atrezzoko zenbait pieza saltzeko merkatua egingo dute arratsaldean, Miramar Jauregian bertan, 17:00ak eta 20:00ak bitartean. Piezak euren “balio errealaren” %50ean eskuratu ahal izango dira eta jasotako dirua Zaporeak Solidario Garapeneko Elkartearentzako izango dira. 2016tik Grezian errefuxiatuei bazkariak ematen aritzen da elkartea eta honezkero milioitik gora plater banatu ditu, 500 boluntarioren laguntzarekin.