Hotel+Ez taldeak Sansebay hotelaren aurkako ekintza egin du ostiraleko manifestazioaren berri emateko
Hotel+Ez plataformak manifestazio bat deitu du ostiralerako, Turismoak hiltzen gaitu! lelopean, turistifikazioak hiriari eragiten dizkion kalteak salatzeko. Protesta udaletxetik abiatuko dute, 17:00etan, eta herritarrei mobilizazioaren berri emateko, ekintza bat egin dute gaur Parte Zaharreko Sansebay hotelean.
Hain zuzen, hotelaren eranskina eraikitzeko egiten ari diren obren aldamioan pankarta handi bat zabaldu dute, Sansebayren publizitatea estaliz. Pankartan, “Hotel+Ez” eta “Donostia ez dago salgai” esaldiak irakurri zitezkeen, manifestaziorako deialdiarekin batera.
Jarraian, Hotel+Ez taldeko kideek grabaturiko bideoa: