Txirrinda gainean egin dute bizifesta Donostiako Piratek
Donostiako Piraten egitarauean klasiko bat bihurtu da bizifesta. Gaur arratsaldean Eskandalosa, Ubarroiak eta Traganarrua kofradiek antolatuta, bizifesta egin dute Txantxarrekatik hasita Letaman gaztetxeraino.
Pirata ugari elkartu dira 17:00tan Antiguako gaztetxean, eta Nerea Azkonaren harpa emanaldia entzun dute. Ondoren, bizikletak hartu eta Flamenka guneraino joan dira errepidetik. Flamenka gunean harri, orri, har eta bizikleta motelen jolasak egin ditutuzte, Kijera gaztetxean bisita gidatua egin aurretik. Groseruntz abiatu dira gero, eta Kursaalean Ubarroi eta Eskandalosako kideek harrera egin diote bizifestako tropelari. Letaman gaztetxean amaitu dute ibilbidea, afaria eta kontzertuarekin.