Aste Nagusiko egitarauak: abuztuak 16, ostirala
Eguraldia: Ostiralean eguraldiak hobera egingo du nabarmen; eguzkia bistan izango dugu eta tenperatura dezente igoko da. Zerua ez da erabat urdin egongo, batez ere arratsaldean noiz goi-hodeien tarteak agertuko diren, baina oro har giroa eguzkitsua izango da. Goizaldean, tenperatura hotzenak ostegunekoak baino baxuagoak izango dira, baina beroenek 25 ºC-tik gora egingo dute.
Jaiak:
Donostiako Piratek Gazte Eguna ospatuko dute eta hainbat jolas egingo dituzte Flamenkan eguerditik aurrera. Bazkaria ondoren, bingoan eta aulkien jolas erraldoian jolastuko dute. Gainera, Ubarroiek Danborrada Pirata egingo dute 20:00tan, Flamenkan hasiko dira. Musika eskaintzari dagokionez, Skabidean & The Black Birds talde iruñarra, Bad Sound eta Gora Etorri izango dira portuan.
Udalaren egitarauean nabarmentzekoa da 11:00tan Saguesen pentsio duinak aldarrikatzeko egingo duten txorizo eta sagardo dastaketa. 12:30ean bertsolariak izango dira Easo plazan, eta kirol inklusiboaren jaia ere ospatuko da Zuloaga plazan 17:30ean. Gauerdi txarangaren soinuek girotuko dute Erdialdea 18:00tan, eta gauean Babe taldearen rap-pop-indie musika nagusituko da.