Aulkien jolas erraldoia egin dute Donostiako Piratek
Gazte eguna antolatu dute gaur Eskifaia eta Kantauri kofradiak. Kaimingaintxo gunean EHZko lagunei egin diete harrera 12:00etan. 14:00etan gazte bazkaria egin dute, bakoitzak bere etxetik eramandako janariarekin. 16:00tik aurrera bingoan aritu dira eta aulkien jolas erraldoian ere jolastu dute.
Gunea musikarekin girotu dute, eta eguraldiaren laguntza ere izan dute. Bete-betean murgildu dira festa giroan Kaimingaintxo gunera gerturatu diren piratak.