Manifestazioa egin dute Hotel+Ez taldeko kideek
Udaletxe parean elkartu dira Hotel+Ez taldeko zenbait lagun eta manifestazioa egin dute Parte Zaharretik. Manifestazioan zehar Donostia hiriko “etxebizitzen espekulazioa, espazioen lapurreta, merkatu handien okupazioa, udalaren inbertsio zentzugabea eta masifikazioa” salatu dute.
Kaian amaitu dute protesta eta ertzaintzak bi pertsona identifikatu ditu pankarta bat jarri eta gero. Agerpen polizial handia izan da Parte Zaharreko kaleetan barrena.