Aste Nagusiko egitarauak: abuztuak 17, larunbata
Eguraldia: Uda garaiko giroarekin jarraituko dugu. Eguzkiaz gain, tenperatura gehiago igoko da eta bero egingo du. Hego-haizea ibiliko da goizean eta ondorioz termometroak 30 ºC-ko mugara hurbilduko dira. Baina, eguerdi partean brisa altxatuko da eta tenperatura ez da gorago joango. Tenperatura hotzenak ere epelagoak izango dira.
Jaiak:
Xibaro eguna antolatuko dute Donostiako Piratek Kaimingaintxo gunean. 12:00etan gunearen muntaketa eta tribiala egingo dute, eta 14:00tako herri bazkaria baino lehen antzerkia ikusteko aukera izango da. 19:00etan Eskandalizatu ospakizuna egingo du Eskandalosa kofradiak Flamenkatik hasita. Liher eta The Baboon Show izango dira Flamenkako gaur gaueko kontzertuak.
Udalaren egitarauan Aste Nagusiko marmitako lehiaketa egingo dute gaur 11:00etan Gipuzkoa plazan. 17:00etan Erdi Aroko eskrima tailerra izango da Kataluina plazan, eta Aste Nagusiari agurra egingo diote 20:00etan Konstituzio plazan. Gauean Macaco talde kataluniarrak Sagueseko plazan eskainiko du aurtengo Aste Nagusiko azken kontzertua.