Bazkari jendetsua egin dute Xibaroek
Urtero bezala, herri bazkaria egin dute Donostiako Piratek. Kaimingaintxo gunean antolatu dute Xibaroek herri bazkaria. 200 pertsona inguru elkartu ditu 14:00etan hasi den bazkariak. Gainera, antolamendua errazteko, mahai bakoitzari espetxe zehatz baten izena jarri diote eta urrun dauden presoak gogora ekarri dituzte.
Irutxuloko Hitzaren Aste Nagusiko alea banatu da, eta bertaratu diren pirata guztiek gure edizioa irakurtzeko aukera izan dute.