Jehovaren Lekukoak taldeak zentro bat eraikiko du Intxaurrondon
Donostiako Udalak udal jabetza publikoko lursail bat era pribatuan erabiltzeko lizentzia eman dio Jehovaren Lekukoak taldeari. Gurtza zentro berria Intxaurrondon eraikiko dute, eta lursaila soilik erabilera erlijiosorako izango da.
Lizentzia 70 urterako izango da, luzatzeko aukerarik gabe. Urtero, lursailaren erabilpena egingo dutenek 5.107 euroko kanona ordaindu beharko diote udalari. Era berean, Jehovaren lekukoek 493.722 euroko inbertsioa egin beharko dute.