Urgulleko ur beltzen isurketa ikertuko du Arartekoak
Eguzkik salatu du Urgulleko bolborategiko komunetako ur beltzak mendian bertan isurtzen direla. Talde ekologistak dio komun horiek ez daudela saneamendu sarearen barruan, eta ur beltzak inolako tratamendurik gabe isurtzen direla. Horren aurrean, Arartekoak ikerketa bat hasiko duela iragarri du sare sozialetan.
Udalak arazoaren berri baduela adierazi du Eguzkik: “Orain dela gutxi arte, komun horretako ur zikinak belaze batean botatzen ziren. Hori eragozteko, belaze horretan bertan lur azpitik doan tutu batean sartu, eta, harresi historikoa zulatuta, orain basotxo batean isurtzen dira”.