Udalak harrera egin dio Donostiako Atletikoren softbol taldeari, Europako txapelketa irabazi ostean
Women’s European Cup txapelketa irabazi zuten igandean Donostiako Atletikoren softbol taldeko emakumeek. Ingalaterraren aurkako partida irabazi zuten, 10-0ko emaitzarekin. Donostiako Udalak harrera egin zien atzo udaletxeko harrera aretoan. Han izan ziren Nekane Arzallus Donostiako alkateordea, Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol Zuzendaria, eta udal taldeetako hainbat ordezkari.
Ekitaldian txapela ipini zion Arzallusek Rebeca Carrera kapitainari, eta Alvarezek, lore-sorta eman zion Emilio Mompel entrenatzaileari. Biek taldea zoriondu zuten garaipenagatik, eta alkateordeak honakoa adierazi zuen: “Orain arte hiri honetan emakumezko talde batek lortutako titulurik garrantzitsuenetariko batekin zatozte: Europako Txapeldunak. Erraza dirudi, baina ziur nago ez zela horrela izango”.