Urgullera igotzeko zerbitzua asteburutan emango du Dbusek irailean
Urgulleko autobus zerbitzua. (Argazkia: Dbus) Datorren hilabetean, Dbusek Urgull mendira 39. linearekin ematen duen mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturoko maiztasuna izango du 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Salamanca pasealekutik Urgullera doazen irteerak ondorengo orduetan izango dira: 11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30 – 17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00.
Aldiz, Urgulleko Santiagoko Bateriako irteerak, ordu hauetan: 11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45 – 17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15.
Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar.
Lineak ez du zerbitzurik izango irailaren 1eko goizean Kontxako estropadengatik, irailaren 7an 11:30etik 12:30era Urgulleko Krosa dela eta, eta irailaren 8an estropadengatik.


