2014tik 2018ra ia bikoiztu egin dira arratoiak ikusteagatik udalak jaso dituen abisuak
Arratoiak kalean ikusteagatik 916 abisu jaso zituen iaz Donostiako Udalak horretarako duen telefono zenbakian (943 483 878), Naiz hedabidearen arabera. 2014ko datuaren ia bikotza da 2018koa, 528 abisu jaso baitzituzten urte hartan.
Arratoien izurriteak kontrolatzeko kanpainak egiten ditu udalak aldian-aldian, pozoia erabiliz eta prebentzio neurriak hartuz. Horretaz gain, herritarrek arratoiren bat ikusten dutenean, aipatu telefonora hots egin dezakete edo herritarren postontzian kexa bat utzi. Abisu bat eman nahi duten herritarrek arratoiak non ikusi dituzten, izena eta telefono zenbaki bat utzi beharko dituzte.