"Irutxuloko Hitza erreferente bat da, Donostia nola eraldatzen ari den erakusten duelako"
Carmen Altuna Groseko Asanblada Feministako kidea da, eta beste Donostiako herritar eta eragile hainbatek bezala bat egin du ‘Maita dezagun ondo’ kanpainarekin. Altunarentzat IRUTXULOKO HITZA erreferente bat da, Donostia nola eraldatzen ari den erakusten duelako. Hirian edozer gertatzen denean, hedabidera jotzen duela azaldu du, eta aitortu du “zoragarria” dela horrelako talde bat eta proiektu bat egotea, gurea bezalako hiri batean.
Maita gaitzaizue ondo, egin HITZAkide!
Ondo maitatzeko modurik zintzoena HITZAkide egitea da, gure aterpean ostatu hartzea. Guk, ordainetan, tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik kontatzeko konpromisoari heldu eta gure herrietako edukia hainbat euskarritan emango dizuegu: paperean, izan egunkarian edota aldizkarian; eta Internet bidez, webgunean eta sare sozialetan argitaratuta. Tokiko informazioa modu gertukoan jaso nahi baduzu, egin urratsa eta egin zaitez HITZAkide.
Horretarako hiru bide daude eta horietatik bi, norbanako erabiltzaileei zuzenduta daude. HITZAkide figurak Interneteko kontsumitzaileak hartzen ditu kontuan.
- HITZAkidea: 50 euro ordainduta prentsa eskaintza PDFan jasoko duzu, albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera izango duzu, azala zure neurrira jarri ahal izango duzu, albisteak artxibatu ahal izango dituzu, HITZAkide txartela izango duzu (zozketetan parte hartzeko, hainbat saltokitan eskaintza bereziak izateko eta gure dendan deskontuak lortzeko) eta, nola ez, proiektua indartzen lagunduko duzu. Izan HITZAkide!
Baina Internetez ez ezik, papereko edukia kontsumitzen duenentzako ere badago eskaintza.
- HITZAkide harpideduna: 77 euro ordainduta, HITZAkideen abantaila guztiez gain, prentsa eskaintza osoa etxean eta PDF formatuan jasoko duzu. Ostiralero jasoko duzu Irutxuloko Hitza astekaria, Gipuzkoako Hitzarekin batera. Bi aukera horiez gain, herriko merkatari eta komertzianteei begirako eskaintza ere badu HITZAkidek. Izan HITZAkide harpideduna!
- Hitzakide iragarlea: 77 euro ordainduta, HITZAkide harpidedunen abantailez gain, publizitaterako tratu bereziak izango dituzu. Izan HITZAkide iragarlea!