Asmoen protokolo bat sinatu du udalak Txinako ordezkaritza batekin
Txinako Jiangsu probintziako Kunshan hiriko ordezkaritza bat Donostiara etorri da, eta udalak harrera egin dio udalean, hiriko hainbat eragilerekin batera. Udalaren arabera, Kunshan hiria “kultur tradizio handiko” hiria da, eta kultur eragile hainbatekin bilerak egin dituzte, hala nola, Musika Hamabostaldiko, Jazzaldiko, Zinemaldiko, Tabakalerako eta Kursaaleko ordezkariekin, eta asteburuan abuztuaren 31ko ospakizunak eta estropadak ezagutu dituzte. Horretaz gain, udalak azaldu duenez, Eneko Goia alkateak protokolo bat sinatu du ordezkari txinatarrarekin, Kunshanen eta Donostiaren arteko “hartuemanak bideratu eta sendotzeko” eta “Donostiarekin harremana estutzeko asmotan”.
Udalaren arabera, Euskal Herriko hainbat enpresek presentzia dute hiri txinatarrean, eta 2.500 langile euskalherritar inguru daude han. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza eta Mondragon Taldea izan dira Donostiako Udalari txinatarren interesa helarazi dietenak.