Realak Robert Navarro AS Monacoko erdilaria fitxatu du Sansen joka dezan
Fitxaketa epearen azken egunean, Realak Robert Navarro erdilari katalanarekin akordioa sinatu duela iragarri du. AS Monacoko jokalariak 2022ko ekainera arteko kontratua adostu du talde donostiarrarekin, eta hiru denboraldi gehiagorako luzatzeko aukera irekita utzi dute bi alderdiek.
Navarro Bartzelonan jaioa da eta 17 urte ditu. Bere ibilbidea La Masiako harrobian egin zuen, eta 2018ko uztailean Monacoko taldeak fitxatu zuen. Han, ordea, klubaren bigarren taldean jokatu du.
Orain Donostiarako bidaia egingo du jokalari gisa hazten jarraitu eta Imanol Alguacilen taldean leku bat egiten saiatzeko. Une hori iritsi bitartean, aldiz, Realaren bigarren taldean jokatuko du, Xabi Alonsoren agindupean.
Navarroren fitxaketaz gain, Realak azken orduko beste mugimendu baten berri eman zuen astelehenean: Kevin Rodrigues ezker hegaleko jokalariak Leganesen jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte. Realean, Rodriguesek soilik zazpi partida jokatu zituen joan den denboraldian, eta Nacho Monrealen fitxaketak minutu gehiago izateko aukerarik gabe utzi du.