Zinemaldian gertatzen den guztia ikusteko: 'Zurriolako butaka'
Hilaren 20tik 28ra egingo dute 67. Zinemaldia, eta egun horietan gertatzen den guztia ‘Zurriolako butaka’
telebista saioan ikusi ahalko da. Zortzigarren urtez emango du jaialdiaren berri ‘Zurriolako butaka’ saioak. Elkarrekin arituko dira Berria, Hamaika Telebista, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta Zinea.eus. Aurkezlea Anabel Arraiza izango da. Fermin Muguruzak saioari babesa adierazi dio bideo batean. Izan ere, iaz, ‘Black is Beltza’ filmari buruz Fermin Muguruzarekin eta Beñat Beitiarekin egin zuten elkarrizketak oihartzun handia izan zuen. Zinemazaleak animatu ditu saioarekin bat egin dezaten. Hilaren 17an aurkezpen bat egingo dute saioan parte hartzen duten sei komunikabideek, berritasun eta xehetasun guztiak emateko.