Dena ondo, dena polita
Atzean geratu da Aste Nagusia. Datuak eta zifrak eman, baloratu eta ahaztu. Aste Nagusian gertatutakoa, Aste Nagusian geratzen da. Udalak egin du balorazioa eta dena ondo joan da, dena polita izan da. Bost orrialdeko balorazio ofiziala, non hiru lerro eta erdiko aipamen generiko, hotz eta inpertsonala egiten den emandako erasoei buruz. Ez gehiago. Su artifizialek erasoek baina askoz ere gehiago merezi dute eta.