Sei segundo Kontxako bandera irabazteko
Igandeko estropadari begira zaleei indarrak eskatzeko, Arraun Lagunakeko neskek bideo berezia egin dute. Donostiako traineru batek Kontxako bandera irabazi zuen azken aldia 1950ean izan zela gogoratu dute, eta balentria horri errepikatu eta historia egiteko soilik sei segundoko tartea dutela nabarmendu dute: “Sei segundo besterik ez zaizkigu falta garaile izateko. Igande honetan gure alboan nahi zaitugu!”.