Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea ireki dute
Urteroko moduan, Emakumeen Etxeak zaintzak, aktibismoa, genero teoria, indarkeria, norbere autonomia eta kultur aniztasuna lantzen dituzten tailer eta ahalduntze taldeak egingo ditu ikasturtean zehar. Horietan izena emateko epea gaur ireki dute, eta irailaren 20ra bitarte mantenduko da zabalik.
Aurten ere ohiko literatura, brikolaje, klown edo autodefentsa feminista tailerrak eskainiko dituzte, baina baita zenbait proposamen berri ere, hala nola, Emakumea eta pentsamendua tailerra eta lelo feministak lantzeko plastika tailerra. Eskaintza osoa esteka honetan kontsultatu daiteke.
Ikastaro guztiak doakoak dira, baina aurrez abisatu gabe hiru aldiz kale egiten dutenek plaza galduko dute, eta ikastaro berrietan urtebetez parte hartzeko aukerarekin batera. Izen ematea Emakumeen Etxearen webgunean zein bulegoetan egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 21:00etara.