Imanolen eta Txillardegiren omenezko kantu saioa egingo dute Antiguan
Txirain elkarteak antolatuta, irailaren 28an kantu saio berezia egingo dute Antiguan, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Imanol Larzabal auzokideak omentzeko. Imanolen kantak, Txillardegiren enparantzan izenburupean aurkeztu dute ekitaldia, Larzabalen abestiak Gaskonia plazan kantatuko dituztelako. Hain zuzen, leku horretan, euskal idaztearen oroimenezko horma irudia margotu zuten joan den urtean, “Euskara da euskaldunon aberria” esaldiarekin batera.
Saioa 12:00etan hasiko dute, Karlos Gimenez, Amaia Zubiria, Ainara Ortega, eta Santi Gimenezen doinuen laguntzarekin. 14:30ean, berriz, kantu bazkaria egingo dute Txirain elkartean.
Bazkariak 18 euroko prezioa izango du, eta izen ematea txirain20@txirain.eus helbidera idatziz edo 943312854 telefonora deituta egin daiteke.