11/13 sumarioan auzipetutakoei elkartasun mobilizazioak iragarri ditu Ernaik
Datorren astelehenean, irailaren 16an, hasiko dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean 11/13 makro-epaiketa. 47 euskal herritar epaituko dituzte, tartean bost donostiar, eta udan zehar auzipetuen aldeko egitasmo ugari antolatu dituzte auzo eta herrietan. Epaiketaren hasiera eguna gerturatu ahala “47ak herrian” aldarria egiten duten elkartasun erakustaldiak ere ugaritu dira, eta Ernaik ere bat egin du horiekin. Gazte antolakundeak mobilizazioak iragarri ditu datorren ostegunerako, hilaren 12rako, Euskal Herriko hainbat unibertsitate eta hiritan.
Donostian, Ibaetako ikasgelategian egingo dute lehen mobilizazioa, 13:00etan. Arratsaldean, aldiz, Gaskonia plazan, 19:00etan.