Jardueraz beteriko asteburua dute aurretik Loiolako Erriberako jaietan
Ostiralean, hilaren 13an, hasiko dira Loiolako Erriberako jaiak, eta haur, gazte eta helduentzako jardueraz beteriko egitaraua prestatu du auzo elkarteak. Besteak beste, Old Charm Blues taldeak joko du ostiralean, haurrentzako Tururu, Pailazo Bihurtu antzerkia egingo dute larunbatean eta tortilla lehiaketa igandean. Jarraian, jaietako egitarau osoa (jarduera gehienak Bartzelonako hiribidean eta inguruko plazetan egingo dituzte):
Ostirala, irailak 13:
- 17:00. Puzgarriak.
- 19:00. Pregoia.
- 19:10. Zezentxoak haurrentzat eta kalejira auzoko kaleetatik.
- 21:00. Piknic-a Estangarrakekin. Gaia: Pijama festa.
- 21:00. Old Charm Blues taldearen kontzertua.
- Bestalde, IX. Pintxo Lehiaketarako txartela erosi ahal izango da 8 eurotan, eta sei pintxo dastatzeko, botoa emateko eta oparien zozketan parte hartzeko aukera egongo da. Gainera, IV. Argazki Lehiaketan ere parte hartu ahal izango da, familia osoarentzat afari bat lortzeko zozketan sartuz.
Larunbata, irailak 14:
- 9:30. Donostiako Udalaren Txistulari bandaren diana.
- 11:00. Haur eta gazteentzako jolasak (5-17 urte).
- 13:30. Zezentxoak Gabriel Maria Lafitte plazan.
- 16:30. IV. Xake Txapelketa (12 eta 16 urte azpiko kategoriak).
- 17:00. 12 urtetik gorako gazteentzat jolasak Soccer zelaietan.
- 17:00. X. Mus Txapelketa.
- 18:00. Tururu, Pailazo Bihurtu haur antzerkia.
- 19:30. Zumba ikastaroa.
- 20:30. Saiheski jana.
- 21:00. Igara Roosters taldearen kontzertua.
- 21:30. Berbena Mikeltxi DJ-arekin.
- 23:00. Zezensuzkoa.
Igandea, irailak 15:
- 11:00. Gurpil gainean gozatu.
- 12:00. Meza IESU parrokian.
- 12:00. Taupada batukada.
- 12:15. IX. Tortilla patata.
- 13:00. III. Riberas Chef: Haurren pintxo lehiaketa.
- 14:30. Paella jana.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:00. Apar festa.
- 18:30. Sari banaketa.
- 19:00. Txokolate jana.
- 19:00. Mariatxiak: Mariachi Mexico Lindo ¡Si Señor!.