'Manada' taldeko hiru kideren aurkako epaiketa hasi da betaurrekoak lapurtzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Jose Angel Prenda eta Angel Bozarentzat. Aldiz, sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Antonio Manuel Guerrerorentzat.
Gaur goizean hasi da Manada taldeko hiru kideren aurkako epaiketa, Donostiako Zigor Arloko 3. epaitegian. 2016ko uztailaren 5ean Donostiako optika batean eguzkitako bost betaurreko lapurtzea egozten diete. Egun gutxira emakume bat bortxatu zuten Iruñeko San Ferminetan, beste bi kiderekin batera, eta sexu eraso horiengatik 15 urteko kartzela zigorra betetzen ari dira.
Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Jose Angel Prenda eta Angel Bozarentzat. Aldiz, sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Antonio Manuel Guerrerorentzat. Fiskaltzak plazaratu zuen txostenaren arabera, une hartan 865,85 euroko balioa zuten merkatuan lapurtutako betaurrekoek, BEZa barne. Frogatutzat eman dute lapurreta egin zutela. Hori dela eta, optikaren jabeari diru kopuru hori emateko eskatu du fiskaltzak, baita ere epaiketaren kostuak.