5.000 euro baino gehiago lortu ditu Itzurun konpartsak Beroa Elkartearentzat
Jon Insausti jaietako zinegotziak eta Iñigo Garcia 'Garvi' Itzurun konpartsako kideak eman diote txekea Beroa elkarteko ordezkariari. (Argazkia: Donostia Kultura) Zazpigarrenez egin du aurtengo Aste Nagusian Itzurun erraldoien eta buruhandien konpartsak ‘Ekimen Erraldoia’ jarduera solidarioa, eta konpartsaren irudia zeramaten 751 kamiseta saldu dituzte aurten, 5.066,50 euro lortuz. Bildutako dirua Beroa Elkartearentzat izan da aurten, “harrerako adingabearen eskubideen defentsa, harrera familiei laguntza eta beraien eskubideen defentsa eta familia harreraren legezko figuraren sustapena” helburu duena. Jon Insausti Donostiako Udaleko jaietako zinegotziak eta Iñigo Garcia ‘Garvi’ konpartsako kideak eman diete txekea Beroako ordezkariei gaur goizean.


