Eraso matxisten aurkako argazkia egin dute Egian
Bihar hasiko dira ofizialki Egiako Porrontxo jaiak, eta eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute Egiako bizilagunek gaur arratsaldean. ‘Egiako Emakume* Brigadak’ poteo feminista antolatu du 18:00etatik aurrera auzoko tabernetan zehar, eta Plaza Haundin elkartu dira Egiako haur, gazte eta helduak erasoen kontrako argazkia egiteko, Erasotzaile, baboso, matxirulo, aurrean izango gaituzu! lelopean.