Haizearen Orraziko pintaketak Txillida Lekuko teknikariek garbituko dituzte
Pasa den astean hiru lazo hori margotu zituzten Haizearen Orraziko eskultura batean, eta gaur hasi dira garbiketa lanekin. Txillida Lekuko teknikari zein adituak arduratuko dira eskultura garbitu eta jatorrizko egoerara bueltatzeaz. Garbiketa egiteko eskulturaren inguruan hesia jarri dute.
“Irtenbide horixe da egokiena, seguruena eta azkarrena Donostiako ikonoetako bat den artelan enblematiko honetan modurik egokienean eta errespeturik handienarekin jarduteko”, adierazi du Marisol Garmendiak, Gune Publikoetako zinegotziak.
Udalaren eta Txillida Lekuren arteko lankidetzari esker egingo dituzte garbiketak. Zehazki, zona kaltetua desagertzailea aplikatuko dute, disolbatzailea erabili, eta azkenik behar besteko ur presioa erabiliko dute. Gehienez bi egun beharko dituzte garbiketa lanetarako. Udalak azpimarrartu du partikula solidoak behar bezala kendu eta jasoko direla, eta dagokien lekuan bota eta tratatu. Ingurumen arauak beteko dituztela esan dute.