Frankismoaren biktimak omenduko ditu bihar Donostiako Udalak
36ko Gerrak eta ondorengo Frankismoak Donostian utzitako biktimak omenduko ditu Donostiako Udalak biharko Oroimenaren Egunean, Ijentea kaleko Dual eskulturan, 12:00etan. 1936ko irailaren 13an sartu ziren tropa frankistak Donostian, eta horregatik egingo dute omenaldia bihar. Udaleko Eskubide Zibilen departamentuak lore eskaintza instituzional bat egingo du, eta Eneko Goia alkateak eta udalbatzak parte hartuko dute omenaldian, Goiak hitz batzuk esango dituelarik. Udalaren Txistulari banda ere egongo da ekitaldian, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Bestalde, iraileko larunbatetan Oroimenaren Bidea bisitaldiak egiten ari dira iraileko larunbatetan. 1936ko altxamendu frankistak Donostian izandako eragina ezagutzeko bisitaldi antzeztuak dira, gaztelaniaz eta euskaraz egiten dituztenak.