Porrontxo jaietako haurren jaitsiera, iruditan
Porrontxo jaietako asteburua 20:00etako kuadrillen igoerarekin hasiko bada ere, auzoko txikiek lehenago gozatu ahal izan dute jaietaz, giro aparta egon baita haurren txupinean eta jaitsieran. Porrontxo eta Porrontxa erraldoiekin eta buruhandiekin Karmengo Ama eta Ametzagaña kaleetatik gora eta behera ibili ondoren, Iritsi dira Porrontxo jaiak kanta abestu dute denek batera Karmengo Amaren goiko partean, eta txupina bota dute ondoren. Plaza Haundiko bidea hartu dute txupina bota ostean, txarangaz, Porrontxo eta Porrontxaz eta buruhandietaz lagundurik. Urteroko legez, bizilagunei ura botatzeko eskatu diete haurrek, eta auzoko hainbat balkoitatik deiari erantzun diote, kalean zeudenak freskatuz. Jaitsierako argazki onenak jaso ditugu irudi bilduma batean: