Realak babesle berria estreinatuko du izen berria duen futbol zelaian
Reala eta Goodball.com akordio batera iritsi dira Singapurreko konpainia txuri-urdinen gizonezkoen taldeko babesle nagusia izateko 2019-2020 denboraldian. Bihar Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen neurketan estreinatuko dute babeslea. Era berean, Reale Arena izango da bihartik aurrera Anoetako futbol zelaiaren izen komertzial berria.
Babesle berriak futbol plataforma interaktibo eta berrizaile bezala, munduko komunikabide ezberdinen futbol estatistika eta informazioa pilatzen ditu. Erabiltzaileak albiste guztietaz jakinaren gainean egoteko aukera ematen du bost minuturo egiten diren eguneraketei esker. Goodball.com duela gutxi sortutako plataforma da. Garapen prozesuan dago eta helburua hizkuntza ezberdinetako kirol plataforma erreferentea bilakatzea da, erabiltzaileari esperientzia hobekunza eskeiniz futbol estaldura osoa emanez.