Urrian Zubietako erraustegia martxan jarriko dutela iragarri du Asensiok
Gipuzkoako hondakinen errausketa urriaren erdialdera hasiko dutela iragarri du gaur Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak. Goizean, erraustegiarekin batera eraikitako biometanizazio planta eta zeparen tratamendurako planta aurkeztu ditu, eta errausketa egingo duten beste bi plantetan jada probak egiten ari direla azaldu du.
Gaur aurkezturiko zatian, berriz, datorren astetik aurrera hasiko dira probak egiten. Zepen tratamendurako plantan urtean erraustegitik ateratako 52.000 tona hondakin tratatuko dituztela azaldu du Asensiok. Zaborra lehortu, bereizi, txikitu eta bi hilabetez ondu ostean, material hori errepideak eta hormigoizko blokeak egiteko erabiliko dutela zehaztu du.
Biometanizazio plantari dagokionez, be bi biltegietako batean hondakin organikoak biltzen hasi direla adierazi du GHK-ko presidenteak. Plantak urtean 14.500 MWh sortuko dituela ere esan du, energia horrekin 4.000 etxe hornitu daitezkeela nabarmenduz.
Erraustegiaren proiektuaren baitan eraiki dituen lau plantak urte amaiera baino lehen martxan jarri nahi ditu aldundiak.