Mendi bizikleta lasterketa urbanoa egin dute Egiako jaietan
Porrontxo jaietako III. mendi bizikleta lasterketa urbanoa egin dute ostiral gauean Egian. Guztira 43 pertsonek hartu dute parte proban, ikusle ugariren babesarekin, eta aldapa kaleko gainetik hasita, Karmengo Amaren kalera arteko ibilbidea egin dute.
Nesken kategorian, Nerea Salgado izan da azkarrena, Iris Reguera eta Ainhoa Regueragatik jarraituta. Mutiletan, berriz, Xabi Urdanpilletak lortu du lehen postua, eta Jon Otamendi eta Beñat Egialde izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.